Jean Anouilh

Jean Anouilh (Bordele, 1910ko ekainaren 23a - Lausana, 1987ko urriaren 3a) frantziar antzerkigilea izan zen. Joria bezain anitza den idazle honen obran familia, idealak (maitasuna, adiskidetasuna) kritikatzen dira, zenbaitetan etsipena, bestetan ironia errukigabea erakutsiz.

Haren antzerkian badira bizitzaren itsusitasuna salatzen duten lanak, «beltzak» deituak: ''Le voyageur sans bagages'' (1937), ''La sauvage'' (1938), ''Antigone'' (1944); «arrosa» kolorekoak, fantasiaz eta umorez beteak: ''Le bal des voleurs'' (1938), ''Le rendez-vous de Senlis'' (1941); obra «argitsuak»: ''L´invitation au château'' (1947), ''La Répétition ou l´Amour puni'' (1950), ''Colombe'' (1951); obra «mingotsak»: ''La valse des toréadors'' (1952), ''L´hurluberlu ''(1959), ''La grotte'' (1961); obra «jantziak»: ''L´Alouette'' (1953), ''Becket ou l´Honneur de Dieu'' (1959), ''La foire d´empoigne'' (1962). Azkenean, ''Cher Antoine'' (1969) eta ''Poisons rouges'' (1970) bezalako lanetan antzerki autobiografikoagora jo zuen, ezinezko garbitasunaren nostalgia berretsirik, gezur sozialaren aurkako salaketa are gogorragoak eginez. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Anouilh, Jean', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Anouilh, Jean
    Argitaratua 1970
    Sailkapena: R 310
    Liburua
  2. 2
    nork Anouilh, Jean
    Argitaratua 1964
    Sailkapena: R 310
    Liburua
  3. 3
    nork Anouilh, Jean
    Argitaratua 1972
    Sailkapena: R 310
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali