John le Carré
John le Carré (jaiotza zienez, David John Moore Cornwell; Poole, Erresuma Batua, 1931ko urriaren 19a - Truro, Cornwall, 2020ko abenduaren 12a), idazle Britainarra izan zen. Bere liburua gehienak Gerra hotzeko garaian girotutako suspense eta espioitza istorioak ziren. Berna eta Oxfordeko unibertsitateetan ikasi zuen eta Etonen irakasle izan zen 1956 eta 1958 urteen artean. 1960 eta 1964 artean Erresuma Batuko diplomatikoen multzoko kidea izan zen.Gerra hotza bukatzerakoan bere liburuetan elementu berriak sartzen hasi zen, garaikidetasuna mantentzeko. Honela, XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran munduan eman ziren arazo sozio-politikoak ikutu zituen: terrorismo islamista, Sobietar Batasunaren erorketak sortutako egoerak, Estatu Batuek Panaman izandako politika, industria farmazeutikoen azpijokoak, e.a.
Bere liburuetako pertsonaiak, beraien artean ezagunena Smiley agentea, ilunak eta konplexuak dira, Ian Flemingek sortutako 007 agentearen kontrakoak. Pertsonaiak oso sakonki garatzen zituen: beraien aurreko bizitza, erlazio pertsonalak, barneko kontraesanak, bizitzako helburuak eta ahuleziak aurkezten zituen.
Bere liburuak hizkuntz askotara itzuliak izan dira eta batzuekin pelikulak ere egin dira. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5
-
6