Hans Modrow

Hans Modrow (Jasenitz, 1928ko urtarrilaren 27a - Berlin, 2023ko otsailaren 10a) alemaniar politikari komunista izan zen. Ekialdeko Alemaniako lehen ministroa izan zen 1989tik 1990era.

Haurtzaroan Hitleriar Gaztedietako kide izan zen eta Bigarren Mundu Gerran suhiltzaile boluntarioa izan zen, baita Volkssturmeko kidea ere. Armada Gorriak preso hartu zuen 1945eko maiatzean, eta Moskura bidali zuen alemaniar askeen eskola antifaxista batera, marxismo-leninismo ikastera. 1949an askatu zuten eta Alemaniako Alderdi Sozialista Batuarekin bat egin zuen.

Alemaniara itzulita, Alemaniako Gazteria Libreko kide izan zen eta Moskuko Komsomolen ikasi zuen. Ekialdeko Alemaniako Parlamentuko diputatua izan zen 1957tik 1990era, eta alderdiaren Batzorde Zentraleko kide izan zen 1967tik 1989ra.

1973an alderdiko lehen idazkari izendatu zuten Dresdenen. Erich Honeckerren kritikari gutxietako bat izan zen eta Mikhail Gorbatxoven politikak babestu zituen.

1989ko azaroko iraultza baketsuaren ondoren, Egon Krenz buruzagi berriak lehen ministro izendatu zuen, Gorbatxovek eskatuta. Herrialdea gobernatu zuen 1989-90eko neguan, 1990eko martxoko hauteskunde libreetara arteko trantsizio batean.

Alemania batu ondoren, Bundestageko (1990-1994) eta Europako Parlamentuko (1999-2004)) kide izan zen, Die Linke alderdia ordezkatuz. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 12 emaitzak -- 12 bilaketa honetara 'Modrow, Hans', Bilaketaren denbora: 0,41s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Modrow, Hans
    Argitaratua 2001
    Sailkapena: D 910 Modrow
    Liburua
  2. 2
    nork Modrow, Hans
    Argitaratua 2007
    Sailkapena: D 910 Modrow
    Liburua
  3. 3
  4. 4
    nork Modrow, Hans
    Argitaratua 1998
    Sailkapena: D 552.2
    Liburua
  5. 5
    nork Modrow, Hans
    Argitaratua 1991
    Sailkapena: Da 430
    Liburua
  6. 6
    nork Modrow, Hans
    Argitaratua 1998
    Sailkapena: D 910 Modrow
    Liburua
  7. 7
    Argitaratua 1989
    Beste egile batzuk: “...Modrow, Hans...”
    Sailkapena: Ba 402-m
    Liburua
  8. 8
    nork Prokop, Siegfried
    Argitaratua 2009
    Beste egile batzuk: “...Modrow, Hans...”
    Sailkapena: D 910 Neumann
    Liburua
  9. 9
    Argitaratua 2011
    Beste egile batzuk: “...Modrow, Hans...”
    Sailkapena: B 110
    Liburua
  10. 10
    Argitaratua 2006
    Beste egile batzuk: “...Modrow, Hans...”
    Sailkapena: D 401.1 Die Linke
    Liburua
  11. 11
    Argitaratua 2005
    Beste egile batzuk: “...Modrow, Hans...”
    Sailkapena: D 401.1 Die Linkspartei
    Liburua
  12. 12
    Argitaratua 2007
    Beste egile batzuk: “...Modrow, Hans...”
    Sailkapena: D 023
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali