Noam Chomsky

Avram Noam Chomsky (Philadelphia, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko abenduaren 7a) hizkuntzalaria, filosofoa, zientzialari kognitiboa, historialaria, gizarte kritikaria eta aktibista politikoa da. Massachusettsko Teknologia Institutuko hizkuntzalaritza eta filosofia irakasle emeritua da, eta XX. mendeko hizkuntzalari garrantzitsuenetako bat. 1957ko ''Syntactic Structures'' lanarekin, gramatika sortzailearen lehen teorialaria izan zen; hizkuntzalaritza eskola horrek sintaxia hizkuntzen ikerkuntzaren erdigunean kokatu zuen, eta jakintza horretara erabateko iraultza ekarri.

Chomskyren hizkuntzalaritzak norbanakoak hizkuntzaz jabetzeko duen bideari buruzko teoria berri bat aurkeztu du, eta hizkuntzaren sakoneko egitura eta oinarriei azalpena bilatu nahi die. Hizkuntzaren ikuspegi innatista batez (hizkuntza gizakiaren jaiotzezko gaitasuna da), gramatika giza sistema kognitibo bereizitzat du. Halaber, «hizkuntzaren organo» baten eta gramatika unibertsal baten existentzia aldezten du. Horregatik eta giza zientziei egindako beste ekarpen askorengatik, XX. mendeko zientzialari ospetsuenetako bat da.

Bere ekarpen zientifikoez gainera, Chomsky oso ezaguna izan da ekintzaile politiko gisa Vietnamgo gerraz geroztik. AEBen kanpo politika —hala nola Israelgo estatuari buruzkoa— ohiko jomuga ditu mundu osoan argitaratzen diren artikulu eta saiakera-liburuetan. Chomskyk bere pentsamoldea tradizio liberal erradikalaren baitan kokatzen du, sozialismo libertarioaren barruan. Anarkosindikalismoaz interesa agertu du, bereziki Espainiako Gerra Zibileko kolektibizazioetan garatutakoaz. IWW sindikatu iraultzaileko kide da. Egoera politikoaz egiten dituen analisi zorrotzek eragin nabarmena dute mundu osoko ezkerreko mugimenduetan. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 13 emaitzak -- 13 bilaketa honetara 'Chomsky, Noam', Bilaketaren denbora: 0,10s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: I 012
    Liburua
  2. 2
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 2001
    Sailkapena: D 544 Kosovo
    Liburua
  3. 3
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 2006
    Sailkapena: D 712
    Liburua
  4. 4
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 2006
    Sailkapena: D 712
    Liburua
  5. 5
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 2002
    Sailkapena: D 712
    Liburua
  6. 6
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 2003
    Sailkapena: C 421 USA
    Liburua
  7. 7
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 2001
    Sailkapena: D 162-m
    Liburua
  8. 8
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 2003
    Sailkapena: F 340
    Liburua
  9. 9
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 2001
    Sailkapena: D 162
    Liburua
  10. 10
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 2000
    Sailkapena: B 314
    Liburua
  11. 11
  12. 12
    nork Chomsky, Noam
    Argitaratua 1999
    Sailkapena: D 022
    Liburua
  13. 13
    nork Chomsky, Noam, Dieterich, Heinz
    Argitaratua 1999
    Sailkapena: B 314
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali