Ruth Fuchs

Ruth Fuchs, jaiotze izena Ruth Gamm (Egeln, Ekialdeko Alemania, 1946ko abenduaren 14a - Jena, 2023ko irailaren 20a), xabalina jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolaria izan zen. 1972 eta 1976ko Udako Olinpiar Jokoetan proba horretako txapeldun izan zen. 1994an, bere kirol errendimendua hobetzeko esteroideekin dopatzen zela aitortu zuen.

Historia guztiko xabalina jaurtitzaile hoberentzat hartzen da, eta proba honetan bi urre olinpiko irabazi dituen neska bakarra da. Gainera, bi aldiz izan zen Europako txapeldun, Erroma 1974an eta Praga 1978an, baita hirugarren ere, 1971n. Eta, Atletismoko Munduko Kopan ere, 1977 eta 1979an, bere proban urrea lortu zuen.

1980an erretiratu zen eta, beranduago, politikan sartu zen. Alemaniaren berbateratzearen ondoren, Legebiltzarkide izan zen Sozialismo Demokratikoaren Alderdia ordezkatuz. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Fuchs, Ruth', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Fuchs, Ruth
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: Da 430
    Liburua
  2. 2
    nork Fuchs, Ruth, Ullrich, Klaus
    Argitaratua 1990
    Sailkapena: G 101
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali