Rolf Hochhuth

Rolf Hochhuth (Eschwege, Hessen, Alemania, 1931ko apirilaren 1a - Berlin, Alemania, 2020ko maiatzaren 13a) alemaniar idazlea izan zen.

Lehen mailako ikasketak egin zituenean, liburu saltzen hasi zen. 1963an ''Der Stellvertreter (Ordezkoa)'' argitaratu zuen, Pio XII.aren gobernuan, juduen sarraskiaren aurrean, Vatikanoak izan zuen jarrerari buruzko drama-dokumentala. Liburuak arrakasta handia izan zuen, eta harrezkero Hochhuth idazle profesional bihurtu zen.

Aurrekoaren haritik idatzi zituen hurrengo bi liburuak ere: ''Soldaduak'' (1967) eta ''Gerrillak'' (1970). ''Die Hebamme'' (1971, ''Emagina'') komedian agerian utzi zuen parien auzia Alemaniako mendebaldeko industria-gizartean. ''Juristen ''(1979, ''Legelariak'') gizarte-maila horren kritika zorrotza da. ''Tod eines Jägers ''(1976, ''Ehiztari baten heriotza''), Ernest Hemingway idazlearen ustezko zuribidea da bere buruaz beste egin aurretik. ''Ärztinnen ''(1980, ''Medikuak''), farmazia-industriaren sariez bezeroez baino gehiago kezkatzen diren medikuen kritika garratza da; ''Unbefleckte Empfängnis'' (1989, ''Sorkunde hobengabea'') obran seme-alabak sortzeko beren gorputza alokatzen duten amei buruzko istorioa azaldu zuen. Alemaniaren batasunaz eta horrek izango zituen ondorio negatiboez jardun zuen, berriz, ''Wessis'' ''in Weimar ''(1993) lanean. Narrazio eta eleberrien artean, aipagarriak dira, besteak beste ''Die Berliner Antigone ''(1963, ''Berlindar'' ''Antigona'') eta ''Eine Liebe in Deutschland ''(1978, ''Maite bat Alemanian''). Hochhuthen obran, bai dramek bai hitz lauzko lanek agerian uzten dituzte beti historiaren tabuak eta gorabehera ilunenak. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 13 emaitzak -- 13 bilaketa honetara 'Hochhuth, Rolf', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1973
    Sailkapena: R 310-m
    Liburua
  2. 2
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1975
    Sailkapena: R 310
    Liburua
  3. 3
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1979
    Sailkapena: R 310
    Liburua
  4. 4
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: R 310
    Liburua
  5. 5
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: R 020
    Liburua
  6. 6
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1989
    Sailkapena: R 310
    Liburua
  7. 7
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1968
    Sailkapena: R 310
    Liburua
  8. 8
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 2004
    Sailkapena: R 310
    Liburua
  9. 9
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1980
    Sailkapena: R 110
    Liburua
  10. 10
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1971
    Sailkapena: D 022
    Liburua
  11. 11
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: R 020
    Liburua
  12. 12
    nork Hochhuth, Rolf
    Argitaratua 1993
    Sailkapena: R 310
    Liburua
  13. 13
    Argitaratua 1980
    Beste egile batzuk: “...Hochhuth, Rolf...”
    Sailkapena: D 910-m Goebbels
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali