Harper Lee

Nelle Harper Lee (1926ko apirilaren 28a - 2016ko otsailaren 19a) estatubatuar idazle ospetsuenetako bat da, ''Urretxindor bat hiltzea'' (''To Kill a Mockingbird'') idatzi zuen eleberriagatik. 1961eko Pulitzer Saria Fikzioan irabazi zuen eta gaur egungo estatubatuar literaturaren klasikoa bilakatu da. Leek eleberri bakarra idatzi zuen, eta hala ere 2007an Presidentziaren Askatasunaren Domina eman zioten literaturari egindako ekarpenagatik. Ohorezko unibertsitateko titulu ugari jaso zituen, baina halakoetan hitz egiteari uko egiten zion. Truman Capote bere lagun minari lagundu zion ''Odol hotzean'' (''In Cold Blood'') 1966ko liburu ezagunaren ikerketan. Capote izan zen Dill Harris ''Urretxindor bat hiltzea''-ko pertsonaiaren oinarria.

1768an sortutako Entziklopedia Britainiarrak literatura-kritikarien artean egindako inkesta baten arabera, ''Urretxindor bat hiltzea'' inoiz idatzi diren hamabi nobela onenean artean dago, hain zuzen bigarren lekuan, Anna Kareninaren ondoren.

1950eko hamarkadaren erdialdean ''Zoaz, zaintzaile bat jarri'' (''Go Set a Watchman'') izeneko idatziak ere burutu zituen, 2015eko uztailean argitaratuz ''Urretxindorra''-ren sekuentzia bezala, baina geroago baieztatu zen ''Urretxindorra''-ren lehen zirriborroa izan zela.

1962an ''Urretxindor bat hiltzea (To Kill a Mockingbird)'' zinemara egokitu zuen Robert Mulligan zuzendariak, eta hiru Oscar Sari jaso zituen. Gregory Peck aktoreak eleberriko Atticus Finch pertsonaiarena egiten zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Lee, Harper', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Lee, Harper
    Argitaratua 2015
    Sailkapena: R 110
    Liburua
  2. 2
    nork Lee, Harper
    Argitaratua 1962
    Sailkapena: R 110
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali