Nelson Mandela

Nelson Rolihlahla (ahoskapena: [roli'ɬaɬa]) Mandela (Mvezo, Lurmutur Ekialdea, Hegoafrika, 1918ko uztailaren 18a – 2013ko abenduaren 5a) apartheidaren aurkako ekintzaile eta politikari bat izan zen. 1994tik 1999ra herrialde horretako presidentea izan zen, hauteskunde demokratikoen bidez hautatutako lehena.

Gaztetatik apartheidaren aurkako ekintzaile izan zen, eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide. Horrez gain, Umkhonto we Sizwe (MK laburduraz) taldea —alderdiaren beso armatua— sortu eta haren buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan, horietako asko Robben Uhartean. 1990eko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen.

Apartheidaren amaieraz geroztik, askok Mandela goratu zuten, baita bere garaian haren aurkari izandakoek ere. Hegoafrikan Madiba izenaz ere ezaguna izan zen, haren klanekoek adineko jendeari ematen dioten ohorezko tituluaz.

Mandelak 250 sari baino gehiago jaso zituen. Horien artean, 1993ko Bakearen Nobel Saria. 2009ko azaroan, Nazio Batuen Batzar Orokorrak jakinarazi zuen haren urtebetetzea, uztailaren 18a, 'Mandelaren eguna' izendatu zuela. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Mandela, Nelson', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
  2. 2
    nork Mandela, Nelson
    Argitaratua 1998
    Sailkapena: D 910 Mandela
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali