Carl Friedrich von Weizsäcker

Carl Friedrich Freiherr von Weizsäcker (Kiel, 1912ko ekainaren 28a – Starnberg, 2007ko apirilaren 28a) alemaniar fisikari eta filosofoa izan zen.

Stuttgarten, Baselen eta Kopenhagen hezi zen. 1929 eta 1933 artean fisika, matematika eta astronomia ikasi zituen Berlin, Göttingen eta Leipzigen. Werner Heisenbergek eta Niels Bohrrek haren ikasketak gainbegiratu zituzten.

Eguzkiko fusio nuklearrari eta eguzki-sisteman planetak eratzeari buruzko aurkikuntza teorikoak egin zituen. Bigarren Mundu Gerran arma nuklearren programa alemaniarrean parte hartu zuen Heisenbergen gidaritzapean Berlingo Kaiser Wilhelm Institutuan.

Gerraostean filosofia, etika eta historia jorratu zituen. 1959tik 1967ra filosofia irakasle izan zen Hanburgoko Unibertsitatean. 1970etik 1980ra Max Planck Institutua zuzendu zuen, mundu modernoko bizi-baldintzak ikertzeko. Gerra nuklear baten arriskuei buruz ikertu zuen eta 1980an erretiratu ondoren bakezale kristau bihurtu zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 7 emaitzak -- 7 bilaketa honetara 'Weizsäcker, Carl Friedrich von', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Weizsäcker, Carl Friedrich von
    Argitaratua 1985
    Sailkapena: N 100-m
    Liburua
  2. 2
    nork Weizsäcker, Carl Friedrich von
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: D 002-m
    Liburua
  3. 3
    nork Weizsäcker, Carl Friedrich von
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: D 162
    Liburua
  4. 4
    nork Weizsäcker, Carl Friedrich von
    Argitaratua 1988
    Sailkapena: E 240
    Liburua
  5. 5
    nork Weizsäcker, Carl Friedrich von
    Argitaratua 1987
    Sailkapena: E 820
    Liburua
  6. 6
    Argitaratua 1978
    Beste egile batzuk: “...Weizsäcker, Carl Friedrich von...”
    Sailkapena: C 211-m
    Liburua
  7. 7
    nork Etzioni, Amitai
    Argitaratua 1965
    Beste egile batzuk: “...Weizsäcker, Carl Friedrich von...”
    Sailkapena: D 160-m
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali